KULTURA ETA SORMEN TOPAKETAK
-KST-
ZER DA KST?
Kultura eta Sormen Topaketak, topaketa-programa bat da, lankidetza eta sareak sortzea helburu duena, kultura- eta sormen-sektoreetako erakundeen lehiakortasunerako eta iraunkortasunerako funtsezko giltzarri gisa.
KSTk 2020tik urtero bi lan-topaketa antolatzen ditu. Lehenengoa apirilean izan da eta bigarrena urrian egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura- eta sormen-sektore osoari zuzenduta (arteak, arte aplikatuak, diseinua, sormen-industria), edozein dela ere bere forma juridikoa eta/edo bere jarduera garatzen duen balio-katearen maila.
HAUEN ESKUTIK:
Garapen Agentzien Euskal Elkartea, Garapen, tokiko eta eskualdeko garapenerako 6 agentziarekin batera: Bilbao Ekintza, Getxoko Udala-Getxolan, Meatzaldeko Behargintza, Urola Kostako Udak Elkartea, Oarsoaldea y Bidasoa activa .
KST HELBURUAK
Eragileen arteko sarea indartzea, lankidetza sustatzea, esperientziak partekatzea, proiektu-aukerak identifikatzea eta martxan jartzeko formulak ikertzea.
Beste era batera esanda, proiektu konplexuak batera garatzea erraztu nahi dugu, sektoreko eragileen iraunkortasuna eta lehiakortasun handiagoa ahalbidetuz, bai lurralde-mailan, bai nazioan eta nazioartean.